Hato viejo II, 2007.eko ekainaren 24-a
Gaur bagoaz etxera eta nahiz eta bueltatzeko gogoa izan, hango jendea asko botatzen dudalako faltan, pentsatzen hasi naiz denbora luze batez ez ditudala haurrak eta bateyko jendea ikusiko. Lehen egunetako pasadizoak gogoratzen egon gara Javi eta biok eta negar malkoak begietatik irriz egiten hasi dira. Azkenengo momentuak buruan grabatzen sahiatu naiz, gogoan besterik ez ditudalako momentu hauek... pena handia dut barrutik, esperantzaz betetzen nauen gauza bakarra ahal dudan bezain laster bueltatuko naizela jakitea da. Hemen doakizue eskolan kantatzen genuen kanta baten bideotxo bat, momentu onak gogora ekartzeko.
http://es.youtube.com/watch?v=-UZwCaF4AZc
martes, 25 de septiembre de 2007
Eskolako azken eguna!
Hato viejo II, 2007.eko ekainaren 15-a
Gaur eskolako azken eguna izan da. Noten banaketa egin dugu eta horretarako guraso guztiak eskolara etorri dira. Haurrek kanta pare bat kantatu dituzte eta ondoren freskagarria eta jateko hainbat gauza banatu ditugu. Gurasoak joan direnean eskolan gelditu gara andereñoa, Andri, eta gu biok haur guztiekin eta agertu diren bateyko haur eta gazte guztiekin. musika jarri dugu eta denak dantzan ibili gara eskola barruan. Pena handia hartu dut konturatzean azkenengo eguna izango zela, konturatu orduko bueltatzeko ordua heltzen ari zaigu...
Zoramena!
Hato viejo II, 2007.eko ekainaren 5-a
Gaur benetan zoratzeko moduko eguna izan da. Eskolan haur guztiak handik hona ibili dira eta guk ezin izan ditugu ia geldik eduki. Marrazkiak egiten, kantatzen, jolasten... ibili gara baina gaur haurrek zer gozaldu duten eta ez gozaltzeagatik izan den baina guztiz astoratuta etorri dira eskolara. Gainera arratsaldean errekara eraman gaituzte bateyko mutiko batzuk errekan bainatzera eta moskitoek goitik behera jan naute, hanketan gutxienez 100 bat grano ditut... benetan ahazteko moduko eguna izan da gaurkoa!

Festa!
Hato viejo II, 2007.eko maiatzaren 4-a
Atzoko festa, zoragarria izan zen. Nere etxe ondoan dagoen bilerak egiteko lekua globoekin apaindu genuen freskagarriak eta patata frijituak umeentzat eta garagardoa nagusientzat erosi genuen. dena prest zegoenean Niñolari aitzaki batekin nere etxera etortzeko esan genion eta sorpresa ederra hartu zuen denak han ikustean (uste dut bazekiela aldez aurretik egin behar genuena baina hala ere ilusioa egin dio). gau guztia dantzan pasa genuen jaten eta edaten eta nahiz eta hurrengo egunean eskola izan berandurarte egon ginen han.

Niñolaren eguna
Hato viejo II, 2007.eko maiatzaren 3-a
Gaur Niñolak 35 urte betetzen ditu. Niñola Javik lo egiten duen etxeko jabea da baina denborarekin gure lagun miña bihurtu da. Etxean bera eta Carlos, bere semea, bizi dira eta gu gauden bitartean Javik beraiekin egiten du lo. Carlosen aitak etxetik alde egin zuen haurra txikia zenean eta Niñolak aurrera atera du ahal izan duen bezela. honegatik eta beste gauza askogatik gaur bere eguna izanik, festa bat antolatzea otu zaigu bateyeko jendearekin batera. Bihar kontatuko dizuen nola joan den festa!!!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)